jueves, 12 de enero de 2012

TXAKURRA LAGUN BILA

Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen. Horregatik lagun bila hasi zen.
Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz. Baina gauean izan ziren kontuak... Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.
- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"
Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.
Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.

Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.
- "Ixo! Hartza etortzen bada jan egingo gaitu"
Kito otsoarekiko adiskidetasuna ere.
Hartzarekin saiatu zen hurrengo. Gauez, beti bezala, txakurrak ihausi.

-"Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu",
- "Harrigarria! – pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?"
esan zuen hartzak estu eta larri.
Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.
Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.
Gauez, beti bezela, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu egin zen.

· NOLA USTE DUZU AMAITUKO DELA ISTORIOA?
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________.



BALORAZIOA:
Ipuina oso sinplea da bai tramari, bai hizkuntzari dagokioenez. Hori dela eta,  umeak ez du beste munduko ahaleginik egin beharko haria jarraitzeko eta istorioaz gozatzeko. Hori baita azken finean gure asmoa, umeak betidanik literatura arloan izan duen derrigortasun eta presio egoera hori ekiditzea eta hau esperientzia dibertigarria, aberasgarria eta batez ere askea bihurtzea. Hortaz gain, umeak parte hartu dezan bere esku uzten dugu istorioaren amaiera bere gustora moldatu dezan, era berean irudimena landuz. Horrela, umeak istorioaren garapenean parte hartu duela ulertuko du  eta ziur aski honek satisfakzioa emango dio. Beste alde batetik, esperientzia harrigarria izango litzateke maisu, edo gurasoren batek istorioa antzestea, umeek askoz ere hobeto igaro dezaten. Horretarako giroa prestatuz: argi aproposa, kandelak, jesarlekuak, objektuak edo txantxangiloak, etab. umeari antzespenean edo ipuinkontaketan parte hartzea oso interesgarria izango zen, honek azken finean gozatu dezan.

- "Nire laguna izan nahi duzu?" - "Bai, bai. Etorri nirekin".

No hay comentarios:

Publicar un comentario